Pertsonak dira

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Etxarte 2018ko aza. 19a, 11:43

William Bagley pedagogoak garai zabala markatu zuen “Gelako kudeaketa” liburu arrakastatsuarekin. Bere ideia nagusia ezaguna da: “Hezkuntza teoria arretaz aztertzen duenak badaki, gelako errutina mekanikoan, indar hezitzaileek poliki-poliki haurra eraldatzen dutela, eta horrela basati txiki izatetik legea eta ordena errespetatzen duen izakia egin arte, gizarte zibilizatuan bizitzeko prestatuz”.

Hori izan da urteetan hezkuntzaren muina, hau da, haurtzaroaren balizko basakeria menderatzea, hiritar-helduak indarrez fabrikatzea, modu batean edo bestean. Gauzak horrela, haurrekin beldurra, zigorra edo diziplina erabili da menpeko materia zirelako.

Orain ez asko konturatzen hasi gara haurrak ere pertsonak direla. Hau da, errespetuz tratatu behar ditugu. Beraz, harreman autoritarioek huts egin dute. Gogorra da hau onartzea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!