Günther Andersek dio aldea dagoela jarduera baten hutsaltasuna eta sortzen duen ondorio larriaren artean. Adibideak ematen ditu. Atzo ehun urte Europan bukatu zen Mundu Gerran baioneta erabili zen gorputzak zeharkatzeko, odola agerian, erraiak bistan, garrasia gertu. Oraingo dronen garaian marinentzako hurkoa hiltzea jolasa da. Botoia sakatu eta hurrengo jolas-partidarako prest. Hutsaltasuna.
Gure bizitza txikian ez da ezberdin. Adibidez, askorentzat alde zaharreko negozio batzuetara erromeria egitea ohitura da. Agian, negozio horrek errematatu du aurretik zerbitzu publikoa zena. Agian, auzoan den plaza lasai bakarrenetarikoa terraza propioa bihurtu du. Demagun Zentral duela izena.
Egia da. Erabaki asko pentsatu gabe hartzen ditugu. Disfrutatu behar dugu, esaten digute. Zer esanik ez, espazio sinpatikoetan. Ondorioak? Berdin da, gureak jarduera hutsalak dira.