Herodoto gogoan

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Etxarte 2018ko aza. 5a, 12:40

Merced kaleko sukaldean Herodotoren “Historia” eta kafea mahai gainean. Irratia, beti bezala, lagun.
Herodotok dio“greziarren eta barbaroen jarduera handiak eta loriatsuak ez ahazteko eta hauen ospea ez galtzeko” idazten duela. Arendtek esango du egiaren alde egiten den lehendabiziko testigantza historikoa dela.
Egun hauetan hogeita hamar urte ospatzen ditugun eta nago iritzi askatasuna, egiaren oinarri, nabarmen galdu dugula. Estatuak, besteak beste, mozal legea eraginkorki erabiltzen du. Mozal ohiturak jendartean naturalizatu dira. Azkenean, zoriontasunaren eta erosotasunaren izenean, eztabaidarik ez.
Nire asmo-oparia: Piztu askatasuna eta itzali zentsorea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!