Herodoto Halikarnasokoak idatzi zuen grezieraz guregana iritsi den prosazko testu zaharrena: Historia. Gozamena hartuko duzue irakurtzerakoan. Hor da geografia, historia edo antropologiaren sorrera.
Pasarte eta egoera askoren berri ematen du baina gaur, ikasturte hasiera honetan, bat ekarriko dut. Aipatzen du mutil persiarrak hiru alorretan hezten dituztela: zaldiz ibiltzen, arku-tiroan eta egia esaten. Historian herri sonatua izan da persiarrena eta aitortu behar dut esandakoa iradokitzailea dela.
Zertan laburtuko genuke gaurko neska-mutilen hezkuntza-helburuak? Zein hiru ikasgai nagusi aukeratuko? Hor dugu, 25 mende pasa ondoren, hausnarketarako gaia: gaur egun helburuak hamaika dira eta anabasa paregabea.