Turismoaren nazioarteko eguna

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Etxarte 2018ko ira. 24a, 12:51

Inork ez du zalantzan jartzen turismo jendetsuak etekin izugarriak eta kalte larriak sortzen dituela. Aipatzen dira, besteak beste, espazioaren espekulazioa, hirien metamorfosia, suntsipen ekologikoa, lan baldintzen prekarizazioa edo kulturaren desjabetzea.
Gurean ere autoritateek, enpresek eta medioek negozioaren alde egiten dute ezertan erreparatu gabe. Edo, bestela esanda, deskalabrua erabatekoa denean, orduan eta ez lehenago, plan zuzentzaileak hausnartuko dituzte.
Hau da negozioak modu klasikoan egiteko prozedura: egin, desegin, berregin, hautsi, moldatu. Aktibitate ekonomikoa dinamizatzea deitzen diote ere. Bidean gelditu dena eta gelditu direnak bost.
Non dira bestelako hausnarketak eta politikak? Non mundu ikuskera ezberdinak? Beste behin, M. Thatcherrek esan zuena betetzen da “Ez dago alternatibarik”.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!