Deitzen gaituzte

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Etxarte 2018ko ira. 17a, 12:03

Uda honetan hildakoen mamuek erakutsi digute iragana eraginkorra dela. Zenbait arratsaldez izan da Potoli eta bere behorraren mamua Merced kalea josten, Birun lurperatu genituen kardantxiloen gorpuak itzuli dira, orain laurogei urte pasata akabatu zituzten hamaika kaletarrak goizero itzultzen dira lurrean diren brontzezko oroigarrietan eta gogoan ditugu berunezko garaietan zartatutako bizitzak.

Hildakoen mamuek erakutsi edo eta lausotzen digute bizitzaren bidea. Borroka zelai esanguratsua da iragana. Treguarik gabekoa. Etengabean berritzen dena. Belaunaldi bakoitzak lantzeko duen berezko xedea. Debekatzea edo isiltzea ezin dena. Tranpetarako eremu makurra. Boteretsuentzako zepoa.

Benjaminek idatzi zuen: Etsaiak irabazten badu hildakoak ez dira salbu izanen. Eta etsaiak irabazi eta irabazi ari da.

Mamuak hor dira beti eta deitzen gaituzte.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!