Ongi etorri!

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Etxarte 2018ko mai. 21a, 14:33

“Iruñea salgai. Ongi etorri turistak!” Safari urbanoa iragarri zuten atzo Iruñea NOLAK kalejira umoretsuarekin. Ez da gutxirako.
Jakina da kaleko kirol frogak derrigorrez Alde Zaharrean hasi, zeharkatu eta bukatu behar dute. Politikoki zuzenak diren asmo oneko ekitaldi publikoak auzoko plaza eta kaleak hartzen dituzte. Edozein merkantziak bertakotasuna aldarrikatzen duenean Alde Zaharreko dekoratua aukeratzen du.
Esandako programazioa ostalaritza eta aisialdiaren negozioen animatzaile da. Horri esker sustatzen da Iruñerriko biztanleen taberna kontsumoa, zaharren turismoa bultzatu, ezkontza despedida eta taldeentzako jai tematikoei hiria oparitzen zaie edo Europa aberatsetik datorren turismoari arima oparitzen diogu.
Bizilagunok eskerrak emateko hamaika motibo ditugu. Goizeko lagin organikoen festa erraldoia, zaborren pilaketa artistikoak, zarata esperientzia sakonak, auzotik mugitzeko abenturak, haur eta zaharrentzako espazioen lapurreta, etxebizitzen alokairuen lasterketa edo hurbileko merkataritzaren metamorfosia.
Bizitza proiektua gauzatzeko bikote mediatiko batek jokatu duen bezala egin beharko dugu: gatazkatsua den hiritik periferia erosora jo. Iruñeko Alde Zaharraren kontura ditugun aditu zenbaitek aspaldi hori bera aukeratu zuten. Zalapartarik gabe eta familiaren mesederako, jakina.
Egiten duguna gara.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!