Lekuen memoria

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Etxarte 2018ko mai. 14a, 11:39

Gertaera bereziak irudikatzeko eta memorian gordetzeko liturgia erabiltzen da. Janzkera egokia, hitzak, agurrak, musika, koreografia edo sinbologia ezinbestekoak dira. Gertaera herriko jaien hasiera izango da, ezkontza, urtebetetze berezia edo hildakoari agurra. Gertaera mitina izango da, lortutako akordio politikoa, kantaldia.
Argazkigintza asmatu zenetik, bizitza sozialaren pasarte nagusietan leku bat dugu buruan. Iragana aztertzerakoan dokumentu nagusiak akordioak dira, testigantzak eta irudiak.
Azken egunetan gertaera garrantzitsu baten liturgian erabaki harrigarriak hartu dira. Demagun Iparraldean egin behar zela. Kanboko Arnaga etxe eta lorategi ikusgarriak ziren leku egokiena? Irudikatzen zena kontutan hartuz, zertara dator ehun urteko eliteko sinbologia duen ingurua?
Handik gutxira ezker abertzaleak aurkezpen esanguratsua eta korala egiten du. Demagun Donostian egin behar zela. Haizearen orrazia izeneko eskulturaren aterpean egitea zen egokiena? Egilea ezagutuz, zein da zeharka bidaltzen den mezua?
Bi adibide dira, besterik gabe. Beste behin ere, ematen du ohiko ezkontzarako argazkiak egiteko marko inkonparableak aukeratu direla. Turistentzako Basque Countryren postalak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!