Egun hauetan zarata mediatiko handia dugu. Gertaera garrantzitsuen lekuko gara eta, nola ez, komunikabide nagusien amaraunean egia galduko dugu.
Homero zaharrarekin hasten da egia. Iliadan erabakiko du bere herrikideak ziren akeoak goraipatzea eta Akilesen ospea azpimarratzea eta, aldi berean, troiarren balentriak kontatzea, baita Hektor etsai menderatuaren ohorea azpimarratzea.
Herodoto historialariak dio gertatzen dena esan behar dela. Bere hitzetan, gatazkan etsai izan direnen “greziarrek eta barbaroek egindako gertaera handiak eta loriatsuak ez ahazteko aipatu behar direla”.
Homero eta Herodoto dira gure kulturan inpartzialtasunaren aldarria egiten duten aitzindariak. Zientzia guztien oinarrian, baita zientzia historikoetan jakina, beharrezko bultzada.
Garaikidea izan dugun Hannah Arendtek dio “Lausengatzaileekin ez dago zer egiterik, bere herria maite dutenaren itxurak egiten dute. (…) Jende hori ez da patriota.”
Amaraun ugari zehaztasuna behar den garaietarako.