Jolas atsegina: Potemkin herrixkak

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Etxarte 2018ko api. 16a, 14:34

Grigori Potemkin Errusiako inperio armadaren komandanteburuak Krimea konkista ondoren agindua eman zuen herrixkak osatzeko etxeen fatxada nagusien sasi-paretak eginez bakarrik. Katalina Nagusia enperatrizaren bisitaldia egin aurretik plana gauzatu zen (1787). Gerraren sarraskiak, eta ondorengo miseria, gorentasunaren eta gortearen begiradetatik ezkutuan gelditu ziren.
Ispilatze edo iruzurren erabilera historian amaigabea da. Egunero lagun artean zerrendak osatzea jolas atsegina izan daiteke. Demagun, Letizia eta Sofiaren arteko harreman maitekorra, Bernabeuren penaltiak, justiziaren independentzia, ezkerreko intelektual organikoen ezkertasuna, Enrique Goñiren kudeaketa bikaina edo Iberdrolaren energia berdea.
Historiak dio Potemkin herrixken amarruak funtzionatu zuela. Ez dakiguna de Katalinak bere ohean Grigorirekin zertaz hitz egiten zuen, maitaleak zirelako. Agian, intimitatean hitz gutxiko bikotea zen.
Gurean ere, gertuko amarruak isilpean daramazkigu. Bestelakoak ditugu atseginago.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!