Solferino

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Etxarte 2018ko api. 9a, 12:34

F. Mitterranden garai ustez handietan (1981) Alderdi Sozialistak 3.400 metro koadroko egoitza erosi zuen Parisko Solferino kale esklusiboan. Saldu behar izan du 45,5 milioien truke.
Napoleon IIIren eskua da Solferinoko sarraskian (1859). Han izan zen soldadu Jean Baptiste Elizanburu eta bereak dira itsuaren bertso ezagunak:
Zorigaitzean haitut ikusi/ Solferinoko hegia!/ Alferrikan dut geroztik deitzen/ Iguzkiaren argia, / Iguzkiaren argia.
Pena guztiak kantatu ondoren bukatzen du:
Ai, aski nola!/ Jainkoa, barkha!/ begira zure haurrari,/ kontsolamendu zerbeit emozu:/ noizbait duzun urrikari,/ Noizbait duzun urrikari!
Frantziako alderdi sozialistak bere 78. kongresua ospatu du. François Hollande ez da sikiera agertu. Azken primarioetan borrokan aritu ziren Benoît Hamon eta Manuel Vals alderditik kanpo dira. Kongresurako gonbidatu izarra, Pedro Sánchez, ez da joan Madrilgo Erkidegoan arazoak omen direlako.
Solferinoko guda askoren tragedia izan zen. Solferino kaleko luxuzko egoitzarena sozial demokraziaren hamaikagarren porrota.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!