Basakeria eta progresoa

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Etxarte 2018ko mar. 19a, 13:18

Progresoaren ideia sinplea eta kontsolagarria da: aurrekoak baino hobe bizi gara eta gure ondorengoak gu baino hobe. Zientziak eta teknologiak garapena bermatzen du etengabeko perfekzioaren bidean. Ideiek eta ohiturek, neurri berean, berezko joera dute zoriontasuneruntz. Besterik gabe. Errekaren korronteak garamatza eta listo. Edo merkatuaren esku ikusezina.
William Bagley pedagogoak garai zabala markatu zuen bere liburuarekin: “Gelako kudeaketa”. Ideia nagusia?
Hezkuntza teoria arretaz aztertzen duenak badaki, gelako errutina mekanikoan, indar hezitzaileek poliki-poliki haurra eraldatzen dutela, eta horrela basati txiki izatetik legea eta ordena errespetatzen duen izakia egin arte, gizarte zibilizatuan bizitzeko prestatuz.
Hori da progresoaren muina: balizko basakeria menderatzea. Honekin bat ez datorrena, bistan da, gutxiengoan topatuko du bere burua.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!