Zakurrak Parisen

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Etxarte 2018ko ots. 12a, 13:13

EEBBetako errealitatetik hurbil gabiltza. Horretan nabarmentzen da, besteak beste, duen hegemonia kulturala. Alderdi Demokrata eta bere inguru epelean bizi diren intelektualak etengabean ari dira, hitz handi-ederrak erabiliz, eskuin populismo zabarraren kontura aurpegi kezkatiak jartzen edo diskurtso mengelak egiten.

Gurean oso ezaguna dugun joera da. Europan makina bat izen asmatu dira intelektual ustez demokrata eta ustez humanista, beti ere, kapital handien lagun hauek izendatzeko: boboak (burges-bohemioak), ezker-kabiarra, ezker-xanpaina…

Ez da ez gaur goizeko kontua. 1939. urtean Frida Kahlok Nickolas Murrayri idazten dio gertutik ezagutzen zituen intelektualen kontura esateko: Ez dakizu jende hau zein punturaino den zakurra (jatorrizkoan perra). Oka egiteko gogoa ematen didate. Intelektual nazkagarriak dira eta ezin dut beraien ustelkeria jasan. Gehiegizkoa da niretzat. Gehiago nahi dut tortillak saltzea Tolucaren azokan lurrean eserita, Pariseko artista zakurrekin tratuan aritu baino.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!