San Nikolas plaza

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Etxarte 2018ko ots. 5a, 13:14

Asteburuan bi iragarki prentsan.

Bat. Iruñerriko iparraldean dagoen merkatalguneak konbite egin du San Blas eguna han ospatzeko. Bertako, jarri hemen makro-denden izena, “errosko tradizionala, kaba edo zukua hartuz”.

Bi. Multinazional batek konbitea egiten du San Blas festa bere dendan egiteko “artisauak diren erroskillak” dastatuz. Azpimarratzen du “helburua bertako produktuak goraipatzea dela”.

Agur San Nikolas plaza. Agur jaiak izan duen dentsitate espiritual eta antropologikoari. Gune komertzialek beste tradizio bat banalizatzen dute. Leku-ospakizun sinboliko bat lehian sartu dute beraien interesetara makurtuz.

Edward Casey filosofoak dio “bizitzea leku zehatzean bizitzea dela eta ezagutzea, gauza guztien aurretik, bizi garen lekuak ezagutzea da. Hau da, lekua munduarekiko dugun ikuspuntuaren gunea da, ezinbestean”.

San Blas eguna, erroskoa eta ospakizuna barne, autobia eta errotonden paisaira eraman dute. Labur esanez, San Nikolas plazaren lekutik, ez-leku batera.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!