Leonora Carrington, adibidez

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Etxarte 2018ko urt. 22a, 12:07

Margolari eta idazle surrealista garrantzitsua. Bere lehengusina Joannak idatzi du Haurtzaroan dena eduki zuen, familia oso aberats, pribilegiatu eta trinko baten alaba mimatua izan zen (…) Hamahiru bete arte tutore partikularrekin hizkuntzak eta artea ikasi zuen. Ikastetxe eta barnetegirik hoberenak ezagutu zituen.1935. urtean, bere klaseko emakume gazteei zegokien moduan, Ingalaterrako Jorge V-ak urtero antolatzen zuen gizarte aurreko jaialdian parte hartu zuen.

Gero bestelakoa dator. Beste aberats batzuen modura bohemiara jo zuen. Max Ernsten bikote izan zen. Harremana eduki zuen Picasso, Duchamp, Klee, Man Ray edo Dora Maarrekin. Familiaren itzalari esker, naziengandik Mexikora ihes egin zuen eta bizitza artistiko luzerekin jarraitu zuen.

Leonora ez zen eskola joan. Zertarako? Etxean dena eta gehiago jaso zuen. Ez zen unibertsitatera joan. Zertarako? Irakasle hobeak bere zerbitzura eduki zituen. Semeekin berdin egin zuen. Zertarako bidali eskolara? Bukaeran zegokien tokian ziren. Gabriel seme zaharrenak Estatu Batuetako unibertsitate ezagunean literatura katedra eduki zuen. Pablo gaztea Richmonden patologo ospetsuan izan da.

Orain, gauza bera aholkatzen zaigu esanez eskola ustela dela eta hobe dela haurrak etxean heztea. Aristokrata, plutokrata edo itxurakrata ba zara, aurrera! Bestela, haur guztientzako kalitatezko eskola inklusibo baten alde egin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!