Iraultza zetorrenean

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Etxarte 2017ko abe. 18a, 12:51

Urtea bukatzen ari da. Berria dator. Datorrena, lehen eta orain, asmatu ezinik gabiltza.

Sobietarren Iraultzaren lau testigantza. Zurichen, 1917ko urtarrilean Leninek zion: Belaunaldi zaharrekook, agian, datorren iraultzaren gudu erabakigarriak ezagutzeko ez dugu aski bizi izango. Iraultzaren ondoren, Nikolái Sujánovek: Alderdiak ez ziren prest iraulketa handirako. Vladimir Zenzinovek: Iraultza egundoko ustekabe pozgarria izan zen guretzat. Edo Benjamin Kayurovek idatzi zuen: Inork ez zuen buruan Iraultza hain gertu zegoen aukera izan zitekeela.

Adibidea, besterik gabe. Mendearen gertaera historiko nagusiaren protagonista nagusiek ez zuten zetorrena asmatu. Beraien ondoan txikiak gara, oso. Gure gertaerak huskeriak. Hala ta guztiz ere, urte berriaren atarian aurreikuspenak eskatuko dizkigute, emango ditugu, eskatuko ditugu, emango dizkigute eta eskatu gabe, nahitaez, belarri zuloetatik sartuko dizkigute.

Datorren urtean, agian, hemen jarraituko dugu. Zer gehiago?

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!