Petrogrado eta Durango

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Etxarte 2017ko abe. 11a, 12:44

Errusiar iraultzaren mendea bete da. Mundua aldatzerako bidean ideiak ezinbestekoak ziren garaian, muturreko irakurzaletasunaren testigantzak jaso ziren.

Petrogradon, Fiódor Raskólnikov marinelak dio: Gerraontzi guztietan, erregimentu guztietan, lantegi guztietan liburutegiak osatu nahi dituzte, txikiak badira ere (…) eta idazki guztiak irakurtzen dira zatika desegin arte.

John Reed kazetari ezagunak dio: Rigatik harago 12. armadaren gerra frontea bisitatu genuen. Gizonak ahitzen ziren, zargalduak, oinutsik eta gaixo, lubakien lokatz eternoan. Hurbiltzerakoan zutitu ziren, aurpegi uzkurtu eta azala urdinxka hotzagatik, arropa zuloetatik bistan zituztelarik, eta larritasunez galdetu ziguten: irakurtzeko zerbait ekarri al duzue?

Kontsumo azoka da Durango. Musika edo liburuena. Pintxo eta subenirrena. Haur eta gazteen jaia eta purgatorioa. Tradizio eta nobedadeen aldi baterako biltegia. Lagunen topalekua. Sortzaile eta elitearen pasarela. Milioika euskal idazleena eta milaka irakurleena.

Ehun urte pasa ondoren, bizitza duinagoa egiteko Durangon metatzen diren ideiak, baliagarriak dira? Mundu hobea egiteko tresnarik aurkitu duzu? Edo kontsolamendu eta aldi baterako kontsumoarekin konformatu behar dugu?

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!