Prezioen bi aldeak

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Etxarte 2017ko aza. 20a, 13:27

Merkeena aurkitzea eta erostea inteligentziaren ezaugarria omen da. Baldintzarik gabe. Opor bidaia antolatzerakoan, arropa edo janaria erosterakoan, edo haurrak eta zaharrak zaintzeko. Begi-bistako prezioak agintzen du. Ezkutuko prezioari ez diogu erreparatu nahi. Jakin badakigu, arropa hori haurrek josi dutela, turismo masiboaren oinarria lan prekarioa dela, emakume langileen bizkarrera doala zaintza. Berdin da prezioaren atzean zer eta nor dagoen.
Amazon enpresaren lelo esanguratsuak dio: “Egizu lan gogor, izan zoriontsu, historia egiten duzu”. Bere buruak, Jeff Bezos, esan du: “Ez zaigu axola besteei zer gertatzen zaien”. Zein da ezkutuko prezioa? Frantziako liburu saltzaileen elkarteak, adibidez, kalkulatu du Amazoneko langile batek saltzen duen liburu bakoitza berdintzeko hemezortzi liburu-denda arrunten lana dela.
Amazon, Fnac edo antzekoetan edo bertako dendetan erostea gure esku dago. Askotan bezala, erabakien araberako historia egiten dugu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!