Euria lagun

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Etxarte 2017ko urr. 23a, 13:06

Gure artean edozein gaiaren inguruan adituen proportzioa izugarria da. Edozein gaia eman eta, punpa lasterrean, hamaika iritzi jasotzeko ekaitza pizten da. Beti argi eta borobil. Azken hamarkada hauetan burdinazko eskua erabili dutenek, porrot historiko nabarmena eskuratu ondoren, orain Kataluniaren kontura ari dira. Lehen ere makina bat alditan erakutsi zieten egin beharrekoa. Lotsarik gabe, nagusitasunez jakina. Anna Gabrielek errespetuz eta ironiaz aipatu zuen azken bisitan.

Harrotasunak min egiten digu. Hobe genuke askotan isiltzea. Salvador Espriuren olerkiak gutxika-gutxika egiten duen euriaz alde egiten zuen bezala.

(...)
Gogora ezazu hau beti, Sepharad.
Ahalegindu zaitez elkarrizketaren zubiek
tinko iraun dezaten, eta saia zaitez ulertzen eta maitatzen
zure seme-alaben arrazoiak eta mintzaera ezberdinak.
Euria gutxi gutxika eror dadila lur ereinetan,
eta haizea, esku luzatu leun eta txit onuragarri gisa,
pasa dadila zelai zabalen gainetik.
Bizi bedi Sepharad sekula sekulorum
ordenan eta bakean, lanean,
gatx den eta merezia duen
askatasunean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!