Epel-epel

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Etxarte 2017ko ira. 25a, 12:27

Noizbait herri aukeratua ginela amestu genuen. Esan ziguten sortzez apartekoak ginela, hizkuntza bereziaren jabe, langileak, adoretsuak, ekintzaileak, bikaintasunez jantziak. Eta berezko bertsio zaharrean, edo bere aldaera modernoagoetan, sinistu dugu.

Aste hauetan, urte osoko joera jarraituz, euskarazko hedabideetan berrien uzta zoriontsua agertu da: estropadak, futbola, pilota eta beste; herri, auzo, kale eta eskaratzeko jaiak; bertsolaritza, sukaldaritza eta pintxo-potearen kulturgintza; eta, jakina, auzoko zelebritateak eta suzedidoak.

Aki Kauvismaki zinemagile finlandiarrak berriak beste hedabideetan jarraituko ditu. Berdin da. Aurrekoa batean Donostian esan du: “Egungo Europa gorotz puska handia da”. Gu barne, epel-epel, suposatzen da.

Eskerrak, “beti Katalunia geldituko zaigula”.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!