Bidelagunak

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Etxarte 2017ko mai. 22a, 12:35

Bidelagunak, batzuetan, aukeratzen ditugu. Diotenez, besteengan gurekiko nolabaiteko antzekotasuna bilatzen dugu. Harremetan hori da giltza: ideietan afinitatea, antzeko praktikak edo gustuak. Egia da, bestalde, harremanak aukeratzen direnean molde horren salbuespenak ez direla gutxi. Beti ere, bizitzetan aniztasuna elementu ezohikoa da ezer baino gehiago, oporraldietarako eta neurriz desiratzen dena.
Vicenç Navarrok idatzi du Espainiako alderdi sozialistaren gestorako arduradun ekonomiko nagusiak, José Carlos Díez, nazioartean ezaguna den Jeffrey Sachs Columbiako unibertsitatean ekonomia irakaslearen aholkularitza eskatu duela. Bere errezetak eredugarriak eta arrakastatsuak dira. Navarrok gogora dakar Sachsek Sobietar Batasunaren bukaeran, Boris Yeltsinen babesarekin, shock terapiaren ideologo nagusia izan zela. Ondorioak genozidio ekonomiko bezala kalifikatu dira. Hiru urtez, adibidez, (1991-1994) gizonen bizi esperantza 64 urteetatik 57ra erori zen.
Sachs aukeratutako bidelaguna da. Ez da kasualitatea, ezta elementu exotikoa. Ez da harritzekoa gero, han eta hemen, ideologia antzekoa duten alderdien gaur eguneko bakardadea. Bidelagunak aukeratzean gure nortasuna erakusten dugu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!