Salbuespenak

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Etxarte 2017ko urt. 23a, 12:43

Zientzia eta artearen munduan izen handikoek ez dute eremu publikoan iritzi kritikoak emateko ohiturarik. Kultur egileentzat elite ekonomiko eta sozialaren babesa bilatzea ezinbesteko aterpea da. Beti dira, dena dela, salbuespen eredugarriak.
Barbara Hendricks matematikaria eta kimikaria izateaz gain, nazioarteko sopranorik ezagunena da. Arkansasen jaio den artista beltz honek berrogei urtez musikan ibilbide bikaina egin du. Ezaguna da giza eskubideen defentsan duen jarrera. Gatazka askotan lekuko eta bidegile zuzena izan da. Besteak beste, Zambia, Namibia, Malasia, Kanbodia, Ruanda edo Timorren Nazio Batuek Errefuxiatuentzako Goi Komisariotzaren enbaxadorea izan da.
Ez da historia garaikidean lehendabiziko artista edo zientifiko ezaguna justizia eta eskubideen alde izan dena. Heroikoena, agian, Lord Byron Greziaren askatasunaren alde egin zuenean heriotzaz ordaindu zuen. Isilpean, adibidez, Albert Einstein sarritan aritu zen konpromiso handiko lanetan, besteak beste, 1937an euskal haur errefuxiatuak itsasontziz ebakuatzeko.
Gure artean ere ezohikoak dira.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!