Aresti gogoan

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Etxarte 2016ko abe. 12a, 13:56

Durangoko azokak urtero nahiko genukeena baino gutxiago, eta uste duguna baino gehiago ematen du. Kontrarioak eta etsaiak ditu. Intelektuak organiko eta bazterreko inorganikoek egurra gustura ematen diote. Tenplua, noizbait, merkatu bihurtu da. Aldekoak eta adur-zaleak ditu. Itsusia ezkutatzen dute neurriz aparteko zarataz eta argitasunaz.
Liburu interesgarriak izan dira aurtengoan. Besteak beste, Ibon Sarasolaren “Bitakora kaiera”. Eztabaidarako egokia, solasetako pizgarria. Adibidez, dio: “Argi esango dut: nire ustez euskalkiek, bizpahiru belaunaldietan, euskalki izateari utzi behar diote eta euskara batuaren aldaera huts bihurtu behar dute (…) Atharratzeko bat eta Bermeoko bat ahoz elkar eroso ulertzeko gauza izan behar dute. Bestela gureak egin du.(…) Azken bolada honetan euskalkien bitxikeriak eta jatorkeriak baizik ez zaizkigu eskaintzen.”
Hausnarketa honek ditu kontrarioak eta etsaiak, aldekoak eta adur-zaleak. Horrelakoak gara, eta ez omen dugu aldatzeko asmorik. “Bestela gureak egin du.”

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!