Zikoin bihurtu

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Etxarte 2016ko abe. 5a, 10:13

Hezkuntzan, adibidez. Antzematen ditugu proiektu estrategikoen eza, artea eta zientziaren tartean den amildegia, eskola eta jendartean sumatzen dugun zubi falta, irakasleen jakintza profesionalen ahulezia edo ikastetxeetan askatasun eta demokrazia makala.
Hezkuntzan adibidez. Aurreko arazoekin, ezinbestean bat eginda, topatzen ditugu apologeta dogmatikoen saldoa, iritzi oro emaile andana eta ikertzaile gutxi. Hau da, bidegileentzako toki apala eta dogma ezberdinen talkarako mugarik ez. Hitz gutxi eta harroetan esandakoak balio omen du. Egindakoak ez du merezi.
Pitagoras greziarrari galdetu zioten nola hezi gazteak era egokiz eta erantzun klasikoa eman zuen “lege aproposak dituen lekuan hiritarra izanik”. Beste testu batean esango du gaztea hezi behar dela zikoinek egiten duten moduan. Hau da, komunitateak zaindu babestu eta erakutsi behar duela adibide zuzena etengabe eskainiz.
Jakina denez, egiten duguna gara. Horrela ikasten du zikoinkumeak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!