Txikia eta hanka-okerra

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Etxarte 2016ko urr. 31a, 10:46

Parlamentuan eta kafetegian, lagunartean eta kalean, literaturan eta arte plastikoetan, irratian eta sare digitaletan itxura oneko kaskarkeria nagusi da. Edozeinek, edonon, edonoiz, edozeini edozer esateko ausardia dauka. Etsigarria bada ere, sinesgarritasuna ez dator esandakoaren haritik. Ezohiko entzuleak bakarrik erreparatuko du horretan. Esatariaren itxura eta garatzen duen liturgia dira giltzak. Komunikazioan arrakastatsua izateko negozioak produktuen konstelazioa osatu du: autolaguntzaren psikologia, coach-guruak edo janzkera eta itxura fisikoaren zerbitzuak.
Garaiko ezaugarria da baina ez da historian berria. Nietzscheren gustukoa zen Arkiloko (VII. k.a.) poeta-gudari ezaguna. Berea da bertsoa: “Jeneral ederra eta lerdena / harro bere ile-kiribilekin eta bizar ebakiarekin /ez dut gogoko,/ gehiago nahi dut/ txikia eta hanka-okerra/ indartsu eta adoretsu aurrera joko duena.”

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!