Sagar bakartia

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Etxarte 2016ko urr. 3a, 12:22

Publizitate kanpaina intentsiboa, agertoki erraldoia, milaka watt, musikari izar, jarraitzaile saldoa eta negozio kultural eta ekonomiko erraldoia. Kultura ikuskizuna da, edo ez da. Bizi esperientzia salgai bat da, edo ez da. Arrakasta masiboaren ildoarekin bat egiten du, edo ez.

Beste muturrean, adibidez, Imanol Urbieta. Makina bat kantu sortu ditu haurren unibertsoa aberasteko, guraso edo aitona-amonak haurzale bihurtzeko eta helduaroan nostalgiari lotzeko. Dena sinplea, zuzena eta ekologikoa.

Safo poeta greziarrak idatzi zuena merezi du: Goiko adaxkan gorriztatzen den sagar gozoaren modura, goian da, gorago ezin, sagargileei ez zaie hartzea ahaztu, ez ba, baina ez dira eskuratzera iristen.

Imanol Urbietaren lana kultura garaikidearen sagar gozo horietakoa izan da

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!