Zorionak. Euskaltzale garenontzat poztasun handiko eguna da gaurkoa. Euskalerria irratiko alegaltasuna/legaltasun falta afera hemendik aurrera bestelako izango da. Urteetan etsipena barneratua izan dugu, anormaltasuna ohikoa izan da eta, aldi berean, harrotasun apala aldarrikatu dugu, muga materialak nahastu dira nagusitasun moralarekin, ohikoa ez den begirunea eta babesa erakutsi diogu egindakoari.
Guztia eraldaketa politikoaren garaian dator. Batzuen teoriak haizeak eraman ditu eta aldaketa politikoa ezinbestekoa izan da gaia bideratzeko. Auzoko balizko laguntzaileak ez dira inoiz agertu. Egileak eta eragileak etxekoak izan dira. Inork ez du ezer oparitu. Ez da kontu berria, historiak etengabe erakusten du eskubideak irabazten direla, hau da, aurretik zegoen egoera aldatzera datozela.
Anarik, beste eremuetan ere, Arkimedes zuen buruan: (…) zuk azaldu zenidan arquimedesen printzipioarena/ uretan edo ohetan berdin ematen dena/ nola gorputz berri bat bertan sartzen denean/ lehendik han zegoena ateratzen den(…)