Zirrarak

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Etxarte 2016ko ots. 1a, 13:44

Ez dira garairik onenak irakurzaletasun lasaia eta sakona goresteko. Lerroburua da Modernitate muturrekoaren eredua.

Inpresio azkar eta itsaskor bat begien parean. Berriak, egoerak, gatazkak edo proposamenak mutilatuak ezinezkoak diren laburduretan laburtuak. Errealitate konplexuaren aurrean posizio alienatuaren oinarria. Ezer ulertu eta eraldatzeko antzutasuna bidea egin aurretik.

Eta asko irakurtzen dugunean inpresioa dugu kulturaren erraldoiek ez dutela ondoriorik lotu, liburu biribilenek ez dutela garbi ondorioztatzen, jendartea bidean delako beti, agian, balizko bukaeretara ezin ailegatuz.

Gustave Flaubert idazleak zion “Homerok ez duela ondorioztatzen, Shakespearek ezta, ezta Goethek ere eta Bibliari gauza bera gertatzen zaiola”.

Bizitzaren anabasa ez dugu ongi irakurtzen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!