Lana da giltza

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Etxarte 2015ko abe. 14a, 12:14

Merced kaleko ultramarinos gorrian Pepek eta Upek apal guztiak, kutxak, zakuak edo mostradorea ordenatua, garbia, erakarria zuten beti. Denda zen mundu perfektuaren parabola: tratu atsegina, jaki eta gaien oparotasuna, lasaigarria den ordena. Adinez aurrera egin zuten biok eta Ángelek hartu zuen ardura. Aldaketa ez zen onerako izan eta paradisu txikia anabasaren txoko iluna bihurtu zen. Aldaketarekin denda bat eta amets txikia galdu genuen.

Lana eta ardura dira sekretuak. Besteok zer egin behar duten esateak ez du neke handirik sortzen. Ezta emaitzarik ematen. Ultramarinos dendak edo gizarte proiektu bat garatzeak lan eskerga eta ardura handia eskatzen ditu. Gurean, lana eta ardura alaiki gutxiesten jarraitzen dugu. Gero, jakina, dagozkigun emaitzak jasotzen ditugu.

Herder pentsalari alemanak zioen moduan: “Lanak eta horretan emandako orduak dira pertsona bikainari bikaintasuna eransten diotenak; eta hori edozein xedea egiterakoan, txikiena edo desatseginena izanda ere, guztiak errepikaezinak eta garrantzitsuenak balira bezala”.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!