Elisée Reclus gogoan

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Etxarte 2015ko ira. 28a, 13:09

Elisée Reclus geografoak, 1866an, idatzi zuen naturan edo hirietan ederrena dena pribatua egiteko dagoen joerak definitzen duela gure garaia. Horrela, “Kostaldeko itsaslabar harrigarrienak eta hondartza zoragarrienak ugazaba eta espekulatzaile diruzaleen harrapakinak bihurtzen dira, edertasunaren aurrean diru-trukatzaileak urre lingotearekin sentitzen duenaren antzera. Bitxikeri natural bakoitza, harkaitza izan, leizea, ur-jauzia edo glaziarraren arrakala, oihartzunaren soinua barne, propietate partikularra bihurtu nahi dute.”
Etekin ekonomikoa lortzea da lege nagusia eta bide horretan ondasun komunak salgaiak bihurtzen dira pribatizatuz. Ura eta hezkuntza, zaborra eta osasuna, elizak eta paisairik ederrenak. Asteburu luzean, enegarren aldiz, hori bera gertatu da Nabarrerian, auzoa mugarik gabeko taberna eremua bihurtu ondoren. Astelehen honetan batzuen balantze ekonomikoan urrea izanen da nagusi. Guztia, jakina, ahaztezinak izan diren jaien izenean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!