Mozkor zaitez!

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Etxarte 2015ko mai. 18a, 12:05

Aste honetan argitara eman diren datuen arabera, azken hogeita hamar urte hauetan alkoholaren pertsona eta urteko kontsumoa 17,5 litrotik 10era jaitsi da. Beste datu bat: 15 urte bete aurretik neska-mutilen %42a mozkortu da noizbait.

Alkoholismoak Merced kalea suntsitu du. Diktadura garaian margolariak, ikazkinak edo etxeko andreak ziren harrapatuak. Etxeetan miseria eta tragedia ugari ezagutu genituen. Gorputz txikituak, adimen lausotuak, muturreko bortizkeria, ondasunen xahuketa, heriotza krudelak. Alkohola zen orduko heroi eta protagonista askoren bidelaguna.

Kaleko tabernari batek, bere ohiko jokaera jarraiki, iragartzen du espainol hutsean “VII. garren vermouth festa” honako testuarekin: “Compra tu copa por 3,50 y rellénala tantas veces como puedas. El picoteo corre de nuestra cuenta.” Dena jator eta sinpatikoa. Horrela da askoren aisialdia. Badakizue, norberaren ideologia ezagutzeko ez galdetu iritzi politikoa, behatu bizitzaren eguneroko erabakiak. Aisialdiarenak ere. Horrek zer garen esaten digu.

Pariseko Komunaren azterketa egiterakoan historiagileek tabernen garrantzia azpimarratu dute. “La Marmite” eta beste asko elkartasunaren alde eta alkoholismoaren aurkako lekuko izan ziren. Richard Sennett soziologoak baieztatzen du: “Taberna langileen eztabaida egiteko tokia zenean ordena soziala mehatxatzen zuen; alkoholismoak, aldiz, ordena mantentzen laguntzen zuen.”

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!