Berlinen 1945ean, Saigonen 1975ean

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Etxarte 2015ko mai. 4a, 12:18

Sobietar Batasuneko ejertzitoak 1945eko maiatzaren 8an bandera gorria jarri zuen Berlinen. Nazismoa bukatzen zen. Vietnamgo ejertzitoak 1975eko apirilaren 30ean Saigonen sartu zen. EEBBetako tropek alde egin zuten.

Orain ezin da biolentziaz hitz egin. Denak bakezaleak gara, biolentzia mota guztien aurkakoak, estaen dugu arbuiagarria dela beti, erabilera ezin da inoiz justifikatu, biolentziarekin lotzen diren ideiak kutsatzen dira, erabiltzaileak estigmatizatzen ditu, bere ondokoa eta ondorengoak, pertsona baten bizitzak edozein kausa baino gehiago balio du….Topiko eraginkorrak dira, edozein idazlan, tertulia edo solasean ezinbestekoak.

Biolentzia da ikusten den hori, hobe esanda, erakusten den hori, bestea normaltasun da, ikusten ez dena ez delako biolentzia. Pobrezia, zapalketa edo injustizia, ageriko biolentzia bezala, ikus eremutik kanpo dira. Zer esanik ez, muturreko biolentziaren paradigma den gerra bera. Gure buruetatik oso urruti jarri nahi dugu- Siria, Libia, Irak, Palestina, Afganistan…-, gertuagoak memoriatik ezabatu ditugu. Baina gerra da gizartearen lege nagusia, biolentzia den bezala.

Susan Buck-Morss filosofoak dio: “Matxinatuaren arazoa da gizateriaren etsaien kontra egiten duen erresistentzia bortitzak basakeria berriak eta higuingarriak sortzen dituela.”

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!