Esnatzerakoan gogorra izango da.
Han-hemenka estoldak argitzen hasi dira eta beldurgarria da norainoko lapurreta egiten diguten. Los Arcos, Sanferminen Museoa, Arena, Iberdrolaren akzioak, Bideko autobidea, Gendulain, Caviar Per, Osasuna, Senda Viva, Tuterako Ciudad Agroalimentaria, Tracasaren eraikin berria, Kanala, Javierreko auditorioa… Eta erregionalistek, sozialistek eta nazionalistek gogoko duten AHT.
Har dezagun trenarena. Kilometro bakarra egiteko erabili duten dirua, 16 miloi euro, urte beteko 162 ikasgelena da, 9 ikastetxe ertainena. Adibidez, Iruñean garen euskarazko hezkuntza publikoko 9 ikastetxeak kilometro baten truke. Edo, bestela eginez, tren horren kilometroaren kostuak urte osoko 3.158 ikasleen pareko da. Hau da, ikasle batek 3 dezimetroaren tamaina du.
Adibidea da, besterik gabe. Horrela pobretzen da herria eta aberatsak aberasten dira. Ni ere, Fernandez bankariak esan duen bezala, "guztiz engainatuta" sentitzen naiz, eta ohartarazten dut “ez dudala gertatutakoa ahaztuko”. Jauntxo horren modura esan dezaket: "Zalantzan jarri da nire ohorea, eta hori da dudan bakarra(?). Nik ez ditut zaurituak uzten".
Eskerrak Nafarroak matxinadarako fanfarria entzun duela.