Nafarroako eta Iparraldeko suhiltzaileak aritu ziren Zugarramurdi-Dantxarinekoaren itzaltze lanetan
Sua itzaltzeko lanetan Nafarroako Suhiltzaileek (lur orotako hiru ibilgailu, hiru autobonba eta hamar suhiltzaile) eta Iparraldeko suhiltzaileek (lur orotako bi ibilgailu eta hiru autobonba) parte hartu dute. Jakitera eman dutenez, 10 hektarea larre erre zituen suak.
Sute honen nondik-norakoak aztertzeko ardura Sepronak (Guardia Zibila) hartu du bere gain.