Bingen Amadozek albisteak kontatzea zuen ofizio. Egunean egunekoak, irratian eta euskaraz.
Orain aspaldiko kontuetan sakondu du, Matones liburu argitaratu berrian. Gerra garaiko istorio latzak dira, urtetan isilpean gordeak. Espartzak, Jimeno Juriok eta beste batzuek urraturiko bidean beste pauso bat egin du. Biktimaren ikuspegitik, Bingenek albiste latzak kontatzen ditu, batez ere Nafarroako erdi eta Erribera aldekoak, kriminalen izen eta izanetan sakonduz.
Aspaldikoak izan arren, ona da irakurri gabeko albisteak irakurtzea. Bestela, nekez ezagutuko dugu gerratik uste baino hurbilago dagoen gaurko Nafarroa.