Dena hankaz gora jarri duen krisi honek mundua hobetzeko balio lezake: ekonomia, kontsumoa, lan harremanak, oinarrizko zerbitzuak, zerga sistema, irakaskuntza…
Nik ere horixe pentsatu nahi dut, batez ere egoera honetan baikor izatea hobea delakoan.
Baina konfinamenduaz eta telelanaz nazkaturik, bestelako helburu apalagoekin konformatuko nintzateke. Lantegira bueltatzea, zinera joatea, pilota partida bat jokatzea, piszinara joan eta gimnasioan aritu edo igerilekuan luze batzuk egitea, mendira joatea…
Horiek guztiak duela pare bat hilabete arruntak ziren kontuak, egunerokoak, balio handirik gabeak.
Birus kabroi honek utzitako lezioen artean, horixe begi-bistakoena: ze ederrak ziren hain arruntak iruditzen zitzaizkigun gauzak.