Militarkeria eta zentalismoa

Erabiltzailearen aurpegia Fermin Erbiti 2020ko api. 30a, 13:03

Etxean sarturik gaituen krisia baino loteria txarragorik ez dago edozein politikarirentzat. Beraz, nire ustez, ez dugu haien kudeaketa oso zorrotz epaitu behar.
Dena den, Sanchezen kasuan badira aurpegiratu beharreko bi kontu larri. Bata, krisiaren militarizazio ergela. Bestea, osasun eskumenak dituzten autonomia erkidegoekiko errespetu falta.
Sanchezek, bietan, PPren eta Voxen arteko koalizio gobernu baten antzera jokatu du. Eta bai, badakigu, sozialistek jakobinismoa dutela barnean. Kontua da Sanchezena abertzale eta independentisten laguntza duen lehen ezkerreko koalizio gobernua dela. Harengandik bestelako jokamoldea espero zitekeen.
Militarkerian atzera egin duen bezala, zentralismo ergelarekin ere berdin-berdin egin beharko luke. Aukera faltagatik ez da izanen, honek guztiak luze joko baitu. Hala ere, hobe hanka ahalik eta azkarren ateratzea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!