Eta hurrengo urteotako bestak nolakoak?

Erabiltzailearen aurpegia Fermin Erbiti 2020ko api. 23a, 13:07

Euskal izena daramaten komunikabide batzuetan ere, Nafarroa oso hirugarren mailako probintzia da. Penaz esaten dut hau, baina horixe frogatu dut itxialdi-etxealdi honetan.

Herenegungo albistegian hori aldatu zen. Albistegiaren hasieran, Nafarroaz hitz egin zuten. Luze eta zabal. Hizpidea, ordea, ez zen koronabirusa, haren ondorio bat baizik: Udalak Sanferminak bertan behera uztea erabakia zuela. Gureak omen diren komunikabideentzat ere, Nafarroa horixe da batez ere: Iruñea, uztailaren bigarren astean.

Beste komunikabide askotan ere toki handia hartu duen albisteak gutxi zuen berritik. Aurtengo Sanferminak ospatzerik ez zegoen, hori bagenekien. Ez uztailean, eta ez irailean, Elizaldek aukera hori zabalik utzi bazuen ere.

Ez, aurten ez dago Sanferminik. Baina bada, nire ustez, gogoeta mereziko lukeen beste kontu bat: krisi honek datozen urteotako Sanferminetan izanen duen eragina.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!