San Fermin Ikastolak 50 urte: zorionak!

Erabiltzailearen aurpegia Fermin Erbiti 2020ko api. 2a, 13:10

Ez dira deus ospatzeko egunik hoberenak, baina gaur egun seinalatua da Iruñerriko euskaldun eta euskaltzale askorentzat, eta aipatu beharra dago.
Gaur, apirilak 2, San Fermin Ikastolak berrogeita hamar urte bete ditu.
Nafarroako ikastola handiena, gure tradizioari Fidel, zatiketa batetik sortu zen.
1965ean sortua zen Uxue ikastola. Handik bost urtera, bitan zatitu zen.
Familia gehienek San Fermin Ikastola sortu zuten, eta 1970eko apirilaren 2an Zizur Txikiko Verbo Divinoko ikastetxera joan ziren, fraideei errentan harturiko zortzi gelatara.
San Fermin erreferentzia da ikastoletan. Handiena delako eta aitzindaria izan delako: Batxilergoa eta UBI eskaini zituen lehena dugu.
Besteak bezala, San Fermin ere ez da zilborrari begira bizi izan. Ikastolako jendeak bultzatuta sortu zen Arturo Canpion euskaltegia, Kide denda, hortik sortu zen maila handiko koru bat, San Fermin Abesbatza…
Tira, esan bezala, oso egoera berezian ospatuko du eguna: ikastetxea itxita eta ikasleak etxean lanean, irakasleek lagundurik.
Zorionak San Fermin mende erdi honetan osatu duten guztiei! Aunitz urtez!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!