Birusa errefuxiatuak baino askeago

Erabiltzailearen aurpegia Fermin Erbiti 2020ko mar. 5a, 11:49

Agintari eta Osasun arloko arduradun guztiak mezu bera zabaltzen ari dira: lasai, koronabirusa gripea baino arinagoa da. Ez dago kezkatzeko arrazoirik.

Kontua da komunikabideetan, aldi berean, beste hizpiderik ez dagoela. Biztanleriak, normala den bezala, ez du deus ulertzen.

Birus guztiak bezala, honek ere ez du mugarik ezagutzen. Greziako mugetan ez aurrera eta ez atzera dabiltzan errefuxiatuak baino askoz askeago mugitzen da, batetik bestera. Eta egoera lazgarri horren aitzinean bezala, Europa hemen ere ezin erantzun bakarra eman. Nork bere mezua, nork bere erabakiak.

Europa ofiziala ekonomian estu lotzen gaituen sargento bihurtu da. Eta birus hori ere oso arriskutsua iruditzen zait.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!