Hiru mozorro mota

Erabiltzailearen aurpegia Fermin Erbiti 2020ko ots. 27a, 14:36

Otsailetik martxora eramanen gaituen astean, mozorroak nagusi. Mozorro alaiak, amaitu berri diren inauterietakoak, Lantzen-eta ikusi ditugunak.  Bestelako maskarak ere albiste dira egunotan, Koronabirusari aurre egiteko jarriak. Gaurko egunkariek hirugarren mozorro mota ere erakutsi digute.
 
Gizon batzuk, ilunpean eta aurpegia tapatuta, prozesioan dabiltza. Argazki oinak dioenez, Iruñeko Dormitaleria karrikatik katedraleraino joan ziren atzo, kristo gurutzatua garraiatuz.

Otsailetik martxora eramanen gaituen astean, hiru mozorro mota. Nik, zer esanik ez dago, Lantzekoak nahiago. Beste biak beldurgarriak iruditzen zaizkit.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!