Pilota enpresen fundamentu falta

Erabiltzailearen aurpegia Fermin Erbiti 2020ko ots. 20a, 12:28

Pilota enpresek kiroltasunez jokatzen ikasi beharko lukete, idatzi gabeko arauak hautsi beharrean. Txapelketa bat antolatu eta emaitzen arabera bikoteak aldatzen ibiltzeak ez du zentzurik. Gainera, errespetu falta erakusten du. Errespetu falta pilotariei baina, batez ere, pilotazaleei.

Duela aste batzuk, Oinatz kendu zuten, haren ordez Viktor jartzeko. Aste honetan, Oinatz berriro kantxara eta Irribarria zigorturik. Etzi, Elezkano ariko da haren ordez Labriten.

Behin txapelketa antolatu eta bikoteak osatzen direnean ezin da horrela ibili. Lesiorik ez badago, segi dezatela txapelketa amaitu arte. Eta gero, noski, bakoitzaren lana kontuan hartu etorkizunerako.

Aurtengo binakako txapelketan gertaturikoa aurrekari arriskutsu bezain lotsagarria da.  

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!