Koronabirusa, horra hor berriki ikasi dugun hitza, orain komunikabideetan barra-barra dabilena.
Birus berri honek bi lezio zahar gogoratu dizkigu. Batetik, beldurra dela azkarren hedatzen den birusa. Eta behin zabaltzen hasita, arrisku handikoa izaten dela, kontrolaezina delako.
Bigarrena, horrelakoetan informazioa behar dela, benetako informazioa. Kontua da teknologia berriek informazio uholdea ekarri digutela. Eta uholdeetan badakizue zein den lehen ondorioetakoa, ezta? Ur edangarririk ez dagoela.
Koronabirusak horixe erakutsi digu: albiste kopuru handiak ez duela informazio ona bermatzen. Eta zurrumurru eta fake news-i aurre egiteko ur edangarria behar dugula. Horri kazetaritza esaten zaio.