George Steiner pentsalaria astelehenean hil zen, haren jarraitzaileoi opari ederra utzita: elkarrizketa bat, Nuccio Ordineri emana, baldintza batekin: bera hil arte ezin zuela argitaratu. Atzo irakurri genuen, El Paisen. Elkarrizketa mamitsua, bizitzaren errepaso zintzo eta kritikoa.
Elkarrizketak, ordea, gazitik ere badu. Halako batean, hauxe iragartzen dio Ordineri: azken 36 urteotan gutun trukaketa egin duela emakume batekin, eta idazki sorta horrek biltzen dituela bere sentimendu eta iritzi nagusiak. Honaino, dena ongi. Kontua da gustura irakurriko genukeen lana Cambridge-eko Churchill College ikastetxeko artxibo batean dagoela, giltzapean. Eta ez duela argirik ikusiko 2050era arte.
Steinerren jarraitzaileontzat, atzoko opariak arantza hori zuen barnean.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!