Kiroltasunez

Erabiltzailearen aurpegia Fermin Erbiti 2020ko urt. 23a, 13:09

Futbolak dirutza ikaragarria mugitzen duenez, ez da harrigarria kakazturik egotea. Azken egunetakoa, ordea, lotsagarria izan da oso. Izko eta Artxankoren zuzendaritza taldekoek klubaren izen ona zikindu eta, gainera, amildegiraino eraman zuten.

Galdera da Osasunarena araua edo salbuespena zen. Argitzeko dago, halaber, hainbeste milioi mugitzen duen munduan posible ote den kiroltasunez jokatzea: kiroltasunez futbol-zelaian, kiroltasunez bulegoetan.

Osasuna ez da Barca edo Athletic. Lehen eta bigarren dibisioaren artean ibiltzea, horixe da haren patua. Baina beti ere, duintasuna galdu gabe. Azpikerietan eta eroskerietan aritzea eta, gainera, bigarrenera jaistea … hori barregarria litzateke hain tristea ez balitz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!