1917

Erabiltzailearen aurpegia Fermin Erbiti 2020ko urt. 16a, 11:15

Belaunaldien arteko arrakala nabarmena da kontu askotan. Horietako bat, zinea. Gaur zortzi, 1917 filma ikustera joan nintzen. Ederra pelikula, dena ona: istorioa, antzezleak, erritmoa, musika, argazkia. Aretoa erdi beterik zegoen. Ikusle guztiak, hori bai, Jesukristoren adinetik gorakoak.

Gazte jendea zinea pantaila txikian ikustera ohitu da, kosta egiten zaie zine-aretoetara joatea. Agian, gutxitan probatu dutelako. Pelikula batzuk –niretzat merezi duten guztiak- pantaila handian ikustekoak dira, zine aretoetako iluntasun giroan. Hori da, nire ustez, zineaz gozatzeko modu bakarra, nik gaur zortzi egin nuen bezala. Zineari dagokionez, belaunaldien arteko arrakalan, helduak garaile.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!