Sanchezen gobernu historikoak erantzun histerikoa jaso du eskuinetik. Edukazio txarreko haur aluen antzera ari dira batzuk, purrustada txapelketan: irain, oihu eta mehatxu. Badakizue: nik irabazten ez badut, baloia hartu eta banoa, ez dago partidarik. Ni gobernutik kanpo gelditzen banaiz, Espainiaren eta munduaren beraren akabera izanen da. Nafarrok ezaguna dugu musika hori.
Espainiar Gobernuaren erronka ez da nolanahikoa. Bide estu eta malkartsuan ibiliko da. Eskuin politiko eta mediatikoaren etengabeko erasoa, batetik; abstentzioa eman diotenen presioa, bestetik.
Oztopo handiak izanen ditu, eta gauza bat alde: politika, askotan, txarra eta txarragoaren artean aukeratzea dela. Abstentzioaren alde egin dutenek, etorkizunean ere, kontuan hartu beharko lukete printzipio hori.