Batzuetan kontrakoa iruditzen bazaigu ere, euskaltzaletasunak erro sendo eta zaharrak ditu Nafarroan. Gu baino askoz lehenago beste gizon-emakume asko euskarari emanak bizi izan ziren, nor bere arloan, bakoitzak ahal zuen neurrian.
Orain arte bagenekien frankismo garaiko urte ilunenetan gizonezko batzuek meritu handiko lana egin zutela. Genero arrakalak ez du salbuespenik. Euskara kontuetan ere, emakumea bigarren mailan, gizonezkoen atzean, ezkutaturik, desagerturik.
Eskertzekoa da Iruñeko Udalak emakume euskaltzale batzuen lana ezagutarazteko egin duen ahalegina. Hamalau izen eta izan dira. Contestablen duzue haiek ezagutzeko aukera. Hemen baditun.