Politika, jainkoen esku

Erabiltzailearen aurpegia Fermin Erbiti 2019ko aza. 14a, 14:32

Ni PSOEren zuzendaritza-taldeko kide banintz, dimisioa emanen nuke.

Hauteskundeen biharamunean Pedro Sanchezek  eta Iglesiasek ti-ta egin zuten koalizio gobernurako tratua. Dena sekretupean, zuzendaritzako taldekideei ere deus esan gabe. Hala aitortu dute sozialisten zuzendaritza taldeko kideek.

Galdera da: zertarako izan zuzendaritzako kidea, erabaki nagusiak bakar batek hartzen baditu.

Espainiar politikan pertsonalismoa da nagusi. Alderdi politikoak Pedro eta Pablorenak dira, Abaskalena, Errejonena eta Riverarena, azken hori igandeko porrotera arte.

Nik ez dut batere gustuko politika egiteko modu hori. Batetik, alderdiak pertsona bakar baten esku uztean, hura jainkotu egiten dugulako. Eta gainera, haren nahi, gorroto ezinikusi, eta apetek agintzen dute alderdian, estatu baten martxa ere baldintzatzeraino.

Asteleheneko tratuak zerbait erakutsi badu, horixe da: alderdiak, gero eta gehiago, jainko baten esku daudela. Eta gauza jakina da jainkoturiko jendeak kalte handia egin dezakeela.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!