Liburuak aukeratzeko irizpideak era askotakoak izan daitezke: literatur generoa, gaia, egilea eta baita azala ere. Niri, behintzat, noizbait gertatu zait: azal erakargarria ikusi eta orri pasa azkarraren ondoren, etxera liburua.
Irakurleen artean badira egile jakin batzuekiko fideltasun erabatekoa dutenak. Haiek gogoko idazleak edozein liburu argitaratu eta berehala erosiko dute, altxor segurutzat dutelako.
Niri idazle gutxirekin geratzen zait, horietako bat Anjel Lertxundi. Oriotarraren liburuek, saiakerek batez ere, lertxunditurik utzi naute beti. Orain zortekoa naiz. Asteburu luzea aurretik eta “Itzuliz usu begiak” liburua erosi berria.